13. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

1. poligonoko 10. lursailean igogailu bat jartzeko hiri jarduketarako plan bereziaren hasierako onarpena

Beteluko Udalak, udalbatzak 2018ko abenduaren 21ean egindako ezohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia udalerri honetako 1. poligonoko 10. lurzatian igogailu bat jartzeko. Jose Miguel Rodriguez Ezpeleta arkitektoak idatzi zuen plana, eta Martin eta Teodoro Otamendi Artolak aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Betelun, 2019ko ilbeltzaren 2an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1900185