13. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontua.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea udal bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, hura aztertu eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak edo alegazioak aurkez daitezen. Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsita geratuko da.

Mutiloan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1900147