129. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-137

Nafarroako Toki Azpiegiturak SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA).

Xedea: Ultzamako hondakin uren hustubidea konpontzeko lanetarako baimena (4. fasea).

Lanen xedea da Urritzolako adarreko putzuak konpontzea, bai eta Eltzaburuko tarteko azken putzuak ere, araztegian sartu aurrekoak, eta 2018ko abenduko “Ultzamako hondakin uren hustubidea konpontzeko lanetarako baimena-IV. fasea” izeneko proiektuarekin bat eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrol Arloak 2019ko maiatzaren 23an egindako txostenari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1908322