129. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko apirilaren 25eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Aldaketa hori 2019ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 1. aldaketa 2019ko plantilla organikoan.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

Lanaldi osora zabaltzea familia langilearen lanpostuko lau lansari finko. Toki garapeneko teknikari lanpostua. Herritarren Segurtasunaren Arloko 37017 zenbakiko lanpostua hutsik dagoela deklaratzea

1. 2019ko plantilla organiko indarduna aldatzea, honela: lau lansari finkoren lanaldi partziala (45101, 45104, 45105 eta 45106 zenbakidunak, familia langileenak) lanaldi osora zabaltzea, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz.

2. 2019ko plantilla organiko indarduna aldatzea, honela: Toki garapeneko teknikari lanpostuaren eta langilearen atxikipena aldatzea (lehen Enplegu eta toki garapenerako agentea) 2. arlora, Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa, haren titular berria azken horri atxikiz eta lehen aipatu izenarekin, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 4.2 artikuluan ezarritakoaren babesean, eta onestea lanpostuaren helburu, zeregin eta eginkizunen birdefinizioa.

3. 2019ko plantilla organiko indarduna aldatzea, Herritarren Segurtasunaren Arloko 37017 zenbakiko lanpostua hutsik dagoela deklaratuz.

4. Behin betiko onestea 1. aldaketa hau eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: L1908220