129. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Akats zuzenketa, jarduerarako lizentziaren eskaeraren
gaineko iragarkian

Jarduerarako lizentziaren eskaeran (maiatzaren 28ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen) akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da:

Honela dioen tokian:

“... Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduak (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 66. artikuluan ezarritakoarekin bat...”.

Honelaxe behar du:

“... eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat...”.

Honela dioen tokian:

“... hamabost eguneko epean...”.

Honelaxe behar du:

“... hogeita hamar egun balioduneko epean...”.

Murillo el Fruton, 2019ko ekainaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1907888