128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Prozedura bitarteko esleipenak eta behin-behineko atxikipenak Udaltzaingoan egiteko

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2019ko maiatzaren 24an:

Iruñeko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen lan-baldintzak negoziatzen ari diren negoziazio-mahaikideak, azken urteotan parteek egindako bilera ugariren ostean, akordio batera iritsi dira 2019ko maiatzaren 23ko bileran, Iruñeko Udaltzaingoan bitarteko esleipenak eta behin-behineko atxikipenak egiteko prozedurari buruz, eta hori islaturik agertzen da eranskin gisara atxikitako agirian. SPMP, CCOO, LAB, ELA eta AFAPNA sindikatuak izan dira horren sinatzaileak.

Hartutako akordioak baliozkoak eta eraginkorrak izan daitezen, organo eskudunak berretsi beharko ditu, hau da, Tokiko Gobernu Batzarrak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127. artikuluan xedatutakoarekin bat, izan ere, hala ondorioztatu daiteke organo horrek langileria arloan dituen eskumen zabalak aintzat hartuz.

Horiek horrela, honako hau erabakitzen da:

1.–2019ko maiatzaren 23ko Negoziazio Mahaian sindikatuen ordezkaritzarekin negoziatu eta hitzartutako prozedura berrestea Iruñeko Udaltzaingoan bitarteko esleipenak eta behin-behineko atxikipenak egiteko. Prozedura eranskin gisa atxiki da.

2.–Behar diren izapideak egitea prozedura erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Batzarreko zinegotzi-idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

ERANSKINA

Prozedura bitarteko esleipenak eta behin-behineko atxikipenak egiteko

Helburua da Iruñeko Udaltzaingoan bitarteko izendapenak egiteko prozedura objektibo bat ezartzea, Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 4. xedapen gehigarrian jasotakoarekin bat.

Hitzarmen honen bidez, merezimendu, gaitasun, antzinatasun eta berdintasun-printzipioekin bat datozen irizpide objektiboak ezarri nahi dira, bitartekotasun-araubidean bete beharreko egoerak arautzerakoan.

Oro har, dagozkien igoera-prozesuetan eta lekualdatze-lehiaketetan gainditu duten izangaien azken zerrenda erabiliko da, deialdi bakoitzean berrituko delarik, gainditu dutenen behin betiko zerrenda noiz argitaratu eta data hori erreferentziatzat hartuta, bitarteko atxikipenak egiteko ondorioetarako. Lehentasun-hurrenkeran gainditu duten izangaiak izanen dira hurrengoak bitarteko atxikipenak egiteko ondorioetarako.

Hori horrela, hitzarmen hau erredaktatu da, aurrez arautua eta hitzartua dagoena Udaltzaingoaren sindikatu-ordezkaritzarekin, honako hauekin bat:

Bitarteko esleipenak “Kategoria-igoera bidez”:

Behin kategoriaz igotzeko deialdiak amaitu eta dagokion lekualdatze-lehiaketa ebatzita, bitarteko langile izendatuko dira, lanpostu hutsik izanez gero, azken deialdian plazarik gabe oposizioa gainditu duten izangaiak, betiere eskainitako lanpostutik beheragoko hurrengo mailako lanpostuan ari direlarik.

Irizpideak:

–Udaltzainburuak zer lanpostu huts jo bete beharrekotzat eta horiek beteko dira.

–Plazarik gabe gainditu duten izangaiak gehiago badira lanpostu hutsak baino, horiek esleituko zaizkie betetzeko diren lanpostuekiko postu korrelatiboetan diren izangaiei. Hau da, baldin eta 5 lanpostu huts badira, horiek plazarik gabe gainditu duten lehen 5 izangaiek beteko dituzte.

–Udaltzaingoaren udaltzainburuak eskainiko ditu lanpostuak plazarik lortu ez eta oposizioa gainditu duten izangaien artean, Udaltzaingoaren behar operatiboen arabera.

–Plazarik gabe gainditu duen izangai bati Udaltzainburuak bitarteko lanpostu bat eskaini eta hari uko egiten badio, burutzak baztertzen ahalko du hura geroko lanpostu hutsen esleipenetatik.

Goragoko enplegu batean lanean ari diren udaltzainen des-izendapenak Udaltzainburuaren izendapen askekoak izanen dira, honako irizpide hauekin bat:

1. Lanpostu huts hori eskuratzeko betekizunetako bat betetzen ez dutenak.

2. Udaltzaingoaren beharrak.

Bitarteko izendapena eman duen organoak hori baliogabetzen ahalko du edonoiz (Iruñeko Udaleko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 62.6 artikulua).

Bitarteko esleipenak “Mugikortasun horizontalaren bidez”:

Behin kategoriaz igotzeko deialdiak amaiturik eta dagokion Lekualdatze Lehiaketaren gainean ebazpena emanda, lanpostu hutsik egonez gero, udaltzainak izendatuko dira Udaltzainburuak zer lanpostu jotzen dituen jardunean aritu beharrekotzat eta horietarako.

Lanpostu horiek eskuratzeko irizpideak:

–Lehiaketa:

1. Lehentasun-ordena azken lekualdatze-lehiaketan.

2. Trafikoko Taldea: Trafikoko Taldeko erreserbako lanpostu huts bat behin-behineko atxikipen bidez eskuratu duten udaltzainek bi urte gutxienez eman beharko dute hartan, betiere lanpostuak hutsik jarraituz gero, bakoitzari hornidura gisa ematen zaion ekipamendua amortizatze aldera.

–Berariazko lehiaketa:

  • Lehentasun-ordena izanen da azken Lekualdatze Lehiaketako deialdiaren oinarrietan ezarritakoa.
  • Berariazko lehiaketako erreserba-lanpostu huts bat behin-behineko atxikipen bidez eskuratu duten udaltzainek hiru urte gutxienez eman beharko dute hartan, betiere lanpostuak hutsik jarraituz gero, ematen zaizkien prestakuntza eta ikaskuntza amortizatze aldera (betiere bete beharreko lanposturako beharrezko prestakuntza jaso bada, bestela, ez).

Lanpostu huts bati behin-behinean egindako atxikipenetan, men eginen zaio epeaz eta formaz bezainbatean aplikagarri diren foru-arauetan ezarritakoari, eta boluntarioak izanen dira. Behin-behinean atxikitako udaltzain oro jatorrizko lanpostura itzultzen ahalko da hala nahi duenean. Erreserbako lanpostu huts bat bitarte baterako betez gero eta hura betetzeari borondatez uzten bazaio bi edo hiru urte pasa baino lehenago Trafikoko taldean edo berariazko lehiaketako taldeetan hurrenez hurren, ezin izanen da behin-behineko izaeraz beste lanpostu bat bete hurrengo hiru urteetan Trafikoko Taldeko lanpostu bati uko egin bazaio, eta lau urteetan berariazko lehiaketako taldeko lanpostu bati uko egin bazaio, Administrazioaren beharrengatik ez bada.

Behin-behineko atxikipenak zer organok eman eta horrek baliogabetzea erabakitzen ahalko du edonoiz, behin hori arrazoiturik (Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 62.6 artikulua).

Udaltzainburuak, behar bezala arrazoiturik dauden kasuetan, udaltzainak bitarte baterako esleitzen ahalko ditu jabetzan duten lanpostuez bestekoetara.

Iruñeko Udaltzaingoan egiten diren bitarteko izendapen guztiak jakitera eman beharko zaizkie sindikatuen ordezkariei, horiek halakorik eskatuz gero.

Hitzarmen hau indarrean hasterako egindako bitarteko izendapenek men eginen diete lehenago ezarritako irizpideei.

Iragarkiaren kodea: L1908145