128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

5. aldaketa 2019rako aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak, 2019ko apirilaren 26an, erabaki zuen hasiera batean onestea 5. aldaketa (goranzko doikuntza) 2019rako luzatutako aurrekontuan. Hasierako onespena 2019ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean, eta jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Doikuntza gastuen aurrekontuan:

GASTUAK

ZENBATEKOA

VI. kapitulua

5.436,93 euro

Gastuak, guztira

5.436,93 euro

FINANTZAKETA:

Aurrekontu luzatuaren marjina

5.436,93 euro

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1908023