128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ezkontza zibilak egiteko eskumenak eskuordetzea

2019ko ekainaren 18an, Baztango Udaleko alkateak, Joseba Otondo Bikondoak, hitzez hitz honela dioen 74/2019 Ebazpena eman zuen:

Ikusirik, ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera, horiek egiteko eskumena udaleko alkateei dagokiela. Ikusirik komenigarri jo dela ezkontza zibilak Udalaren aretoetan egitea eta Udaleko edozein zinegotzik egitea. Ikusirik Baztango Udaleko Alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uzteko eta aipatu zinegotziek horretarako prestutasun osoa agertzen duela. Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere,

XEDATU DUT:

1. Baztango Udalean ezkontza zibilak egiteko eskumena udal honetako zinegotzi guztien esku uztea.

2. Esku uzte honek indarra hartzeko, zinegotzi interesdun guztiek onartu beharko dute. Hartara, onartutzat hartuko da, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.

3. Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea ukitutako zinegotziei.

4. Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Baztanen, 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1908325