128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Partaidetzako 4 Teknikari lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko ekainaren 12an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

“Iruñeko Udalaren zerbitzurako Partaidetzako 4 Teknikari lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzordearen 2018ko uztailaren 30eko Erabakiak onetsi eta 2018ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 20koan, argitaratuko deialdiarekin bat egin baita, eta bat etorrita hautaketa Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin, erabakitzen da Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea honako pertsona hauek, Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko partaidetzako teknikarien lanpostuan:

Ana Isabel Etxaleku Castaño, 209500-1 zk.-ko plaza.

Estibaliz López Mariñelarena, 209500-3 zk.-ko plaza.

Elian Peña Guerrero, 209500-4 zk.-ko plaza.

Hilabeteko epea izanen dute jabetza hartzeko, izendapen hau jakinarazten denetik aitzina.”

Iruñean, 2019ko ekainaren 12an.–Zinegotzi-idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1908308