128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN - ARLOKO
2 ZK.KO EPAITEGIA

Zitazio-zedula. Kaleratzeak 872/2018

Nik, Ines Alvarado Fernandezek, Bilboko Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 872/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Itxasegur S.L., Porkelur S.L. eta Provinsa Navarra S.A. ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan daitezen, eta, kasua bada, judiziora, 2019/07/10ean, 11:20an, epaitegi honetako 9. judizio-aretoan (Barroeta Aldamar 10, lehen solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Itxasegur S.L., Porkelur S.L. eta Provinsa Navarra S.A. (A20646501, B71268296 eta A31866940) non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2019ko ekainaren 6an.–Justizia Administrazioaren Letradua, Ines Alvarado Fernandezek.

Iragarkiaren kodea: J1908465