128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Lur-ondasunen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Vianako Udalak adierazi du Lur-ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioaren zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko abuztuaren 6an bukatuko dela.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Vianan, 2019ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1908361