128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 212. lurzatian. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 212. lurzatiko Hiri-jarduketarako plan berezia, Bostargi SLk sustatua.

Erabakia jendaurrean jartzen da uztailaren 25eko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, edonork aukera izan dezan txostena ikusteko eta nahi dituen alegazioak egiteko.

Urdazubin, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1908312