128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZEKO IRAGARKIA 109/2019 prozedura laburtuaren barruan, Patxi Obregozo Istilartek sustatua, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 2121/2018 Ebazpenaren aurka.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko buruak 2019ko ekainaren 25ean eman ofizioaren bidez agindu zen 109/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira, eta errekurtso hartan interesdun direnak epatzea. Errekurtsoa Patxi Obregozo Istilartek jarri zuen, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 25eko 2121/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez argitara eman ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Arte Eszenikoetako lantegiko maisu-maistren kidegoetako lanpostuetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak 2018-2019 ikasturterako.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei dei egiten zaie iragarki honen bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burua, Antonio Iriarte Moncayola (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1908603