127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Alkateordearen izendapena

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Oyón Sanz alkateorde izendatzea.

2. Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen lehen osoko bilkuran.”

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten, erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Armañantzasen, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1908607