127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an, 2019ko 3. aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

3/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu berezia

GASTUA:

SORTU BEHARREKO
AURREKONTU APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

1612.6220034

Jaizko Redonda kaleko sareak berritzea

11.000,00 euro

GUZTIRA

11.000,00 euro

FINANTZAKETA:

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

11.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2019ko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1907991