126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Akats zuzenketa Karga-tasa, tasa, prezio publiko
eta zergen 2019rako behin betiko onespenean

Akats bat aurkitu baita karga-tasei buruzko iragarkian (2019ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), 39/2015 Legearen 52. artikuluarekin bat (lege horren bidez jorratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), akatsa zuzendu behar da, zuzeneko testua erantsiz:

3.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2. apartatua.–Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeak.

Argitaratutako adinekin nahasmendua sortu baita, ondoko zuzenketa egiten da:

a) Denboraldiko abonamendua (erroldatuak):

  • 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte): 31,20 euro.

Denboraldiko abonamendua (erroldatu gabeak):

  • 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte): 40,00 euro.

b) Eguneko sarrerak (erroldatuak).

  • 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte).

Eguneko sarrerak (erroldatu gabeak).

  • 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte).
  • Arrunta: 6,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4 euro.

3. apartatua.–Igeriketa ikastaroak.

Erroldatuak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (17 urtetik gora): 40,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (3 urtetik 16ra bitarte): 35,00 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 25,00 euro/laguna/ikastaroa.

Erroldatu gabeak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (17 urtetik gora): 60,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (3 urtetik 16ra bitarte): 52,50 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 37,50 euro/laguna/ikastaroa.

–Igeriketa ikastaroetan igerilekuetako denboraldiko abonamendua dutenek baizik ezin dute izena eman edo kirol instalazioetako bazkideek edo abonatu edo bazkide horien seme-alabek, 4 urte baino gutxiago badituzte.

5. apartatua.–Pilotalekua.

Argitaratutako zenbatekoekin nahasmendua sortu baita, ondoko zuzenketa egiten da:

Argia, ordubete: 4 euro, txanponekin.

a) Abonatu gabeak:

Kantxa, ordubete: 11,00 euro.

b) Abonatuak abonatu gabeekin:

Kantxa, ordubete: 8,80 euro.

c) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

Kantxa, ordubete: 16,50 euro.

6 lagunetik goiti, taldetzat hartuko da.

7. apartatua.–Instalazioetarako txartelaren kopia: kendu egin da.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1908267