126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-P-162

Orotz-Beteluko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 0,428 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Arrigorrieta erreka-zuloaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, La Corona izeneko alderdian (1. poligonoa, 155. lurzatia). Ura Olaldeako herria hornitzeko erabiliko da (29 bizilagun), Orotz-Beteluko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean 5.000 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,428 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko ekainaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1908201