125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Hiru ekonomialari lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurkako 18-2094 gora jotzeko errekurtsoa

Iruñeko Udalaren eta Udal Hirigintza-Gerentziako erakunde Autonomoaren zerbitzuan aritzeko hiru ekonomialari lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, María Carmen Barrero Camarzanak, Francisco Javier Bernabeu Llovetek eta Nuria Larrayoz Ilundainek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udalak 2018ko uztailaren 30ean Gobernu Batzarrean hartutako erabakiaren aurka, horren bidez onetsi baitzen aipatu deialdia, 2018ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 24an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907817