125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraikiz.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-taulan eta 2019ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2019ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

I. ERANSKINA

2019KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea, Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Kop.: 1 Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: F. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. LO: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (LP). Kop.: 1 Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: F. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. LO: %3,21.

II. ERANSKINA

Administrazio kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda, 2018ko abenduaren 31n

Administrazio araubidea.

Deiturak eta izena: Aliaga Moreno, Íñigo. Araubide juridikoa: AKB. Maila: A. Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea. Gradua: -. Egoera administratiboa: -. Egoera: jardunean. Antzin.: 2017/04/05.

Deiturak eta izena: Moreno Alba, Alfredo. Araubide juridikoa: AKB. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Gradua: -. Egoera administratiboa: -. Egoera: jardunean. Antzin.: 2015/10/04.

Lan araubidea.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: ALKB. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea (LP). Gradua: -. Egoera administratiboa: -. Egoera: jardunean. Antzin.: 2016/04/06.

Laburdurak: Kop.: kopurua. LP: lanaldi partziala. F: funtzionarioa. AKB: administrazio-kontratua, bitarteko gisa. Egoera: egoera. ALKB: aldi baterako lan-kontratuduna, bitarteko gisa. LO: lanpostuko osagarria. Antzin.: antzinatasuna.

Aditzera ematen da orok jakin dezan; halaber, ohartarazten da ezen plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torres del Rion, 2019ko ekainaren 13an.–Jarduneko alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1908157