125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2019ko martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2019 espedientea, kreditu berezia baita.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2019ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Behin betiko onetsitako 1/2019 aurrekontu-aldaketa honako hau da:

Diru-sarreren bidez sortutako 1/2019 kreditu-espedientea:

1.–Gastu goitituak.

0.2391.2 Berdintasun Batzordeko jardueren programa: 2.600 euro.

Guztira: 2.600 euro.

Espedientearen finantzaketa.

2.–Diru-sarrera goitituak:

Estatuaren dirulaguntza genero-indarkeriaren aurka egiteko: 2.600 euro.

Guztira: 2.600 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen dio eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2019ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, Arturo Goldaracena.

Iragarkiaren kodea: L1907921