125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Erabaki hori argitaratu zen 2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31n.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik edo/eta alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin bat, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Jarraian ematen da argitara onetsitako testua.

ZK.

LANPOSTUA

LANPOSTU KOP.

IZAERA
BB = behin-behinekoa; F = funtzionarioa; LK = lan-kontratuduna; A = amortizatzekoa

MAILA

SARBIDEA

A

B

C

D

E

F

G

H

I

H = Hutsik I = Iraungitzeko

KULTURA

5.1

Administrari-ofiziala

1

F

C

Merezimendu-lehiaketa

15

18,52

H

5.4

Kulturako teknikari laguntzailea

1

F

C

Oposizio-lehiaketa

15

3,36

5

7

H-%50

%100era igoko da 2019ko ekitaldian

A: Mailako osagarria; B: Lanpostuko osagarria; C: Bateraezintasuneko osagarria; D: Berariazko osagarria; E: Arrisku bereziko osagarria; F: Lanaldi luzapeneko osagarria; G: Lanaldi zatituko osagarria; H: Erantzukizuneko osagarria; I: Dedikazioko osagarria.

(*) Lehen, 5.1 zenbakiko plazari lotzen zitzaizkion erantzukizuneko osagarria (%5) eta dedikazioko osagarria (%7). Orain, berriz, 5.4 zenbakiko plazari lotzen zaizkio, kultur teknikari laguntzailearen lanpostuari, azken horrek haurtu baititu bere gain ardura horiek, behin-behinez, 5.1 plazako titularra aldi baterako ezintasun egoeran izan den bitartean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1908498