125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2019ko aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak. Hasierako onespena

Irurtzungo Udaleko Udalbatzak, 2019ko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, 2019. urterako aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak hasiera batez onartu zituen.

Nafarroako Toki Administrazioa arautzen duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldaketa horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea ikusi eta egokiak deritzoten alegazioak egin ditzaten.

Irurtzunen, 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1908210