125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2019ko apirilaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuaren 1. aldaketa egiteko espedientea (Karrika Nagusia kaleko kuneta moldatzea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Igantzin, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1908187