125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

70/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 18koa, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

HITZAURREA

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Martxoaren 6ko 20/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politika onetsi zen.

Komeni da informazioaren segurtasunari buruzko eginkizun batzuk esleitzea gaur egun departamentuan dauden atal batzuei. Zehazki, adierazi behar da Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Proiektuen Atalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasunaren Koordinazio Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalari dagozkiela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak, beren eremuetan.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzea.

Bat.–55. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“55. artikulua. Segurtasunaren Koordinazio Atalaren eremu materiala eta eginkizunak.

Udaltzaingoak koordinatzeari buruz Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagozkion eskudantziak kudeatuko ditu Segurtasunaren Koordinazio Atalak, eta foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu honako hauei dagokienez: instalazio, zerbitzu eta horniduren kudeaketa administratiboa, Segurtasun Sistema Publikoari lotutako informazio sistemen mantentze-lana eta erosketen kudeaketa, eta Zuzendaritza Nagusi honen eskumeneko segurtasunari lotutako kudeaketako jarduerak eta administrazio prozedurak arrazionalizatu eta arintzea.

Halaber, Segurtasunaren Koordinazio Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, herrietan Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistema osatzen duten partaidetza eta koordinazio organoak abian jarri eta haien funtzionamendua burutzeari dagokionez.

Segurtasunaren Koordinazio Atalak segurtasun pribatuko zerbitzu eta sistemak kontratatzeko kudeaketa zentralizatuari lotutako eginkizunak beteko ditu, eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen eremu materialarekin loturik agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Halaber, Segurtasunaren Koordinazio Atalak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak beteko ditu, betiere Barne Zuzendaritza Nagusiaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa; zehazki, honako eginkizun hauek:

a) Informazioaren segurtasunaren arloko politikak eta jarraibideak proposatzea, lantzea, eguneratzea eta horien jarraipena egitea.

b) Honako arlo hauetan informazioaren segurtasun neurriak bultzatzea eta horien jarraipena egitea: informazioa tratatzeko prozesuak, bere zerbitzuko langileei prestakuntza ematea eta gaitzea, eta erabiltzen diren informazio sistemak. Azken kasu horretan, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean ariko da.

c) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari laguntzea informazio sistemen segurtasunean sortzen diren gorabeherak kudeatzen, bai euskarri elektronikoan bai beste euskarri batzuetan, segurtasun gorabeherei erantzun erreaktiboak emanez.

d) Barneko auditoretzak egitea eta kanpoko auditoretzak egiten parte hartzea, informazioaren segurtasunari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko”.

Bi.–76. artikuluko j) apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“i) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, betiere Barne Zuzendaritza Nagusiaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa; zehazki, honako eginkizun hauek:

1) Informazioaren segurtasunaren arloko politikak eta jarraibideak proposatzea, lantzea, eguneratzea eta horien jarraipena egitea.

2) Honako arlo hauetan informazioaren segurtasun neurriak bultzatzea eta horien jarraipena egitea: informazioa tratatzeko prozesuak, bere zerbitzuko langileei prestakuntza ematea eta gaitzea, eta erabiltzen diren informazio sistemak. Azken kasu horretan, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean ariko da.

3) Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari laguntzea informazio sistemen segurtasunean sortzen diren gorabeherak kudeatzen, bai euskarri elektronikoan bai beste euskarri batzuetan, segurtasun gorabeherei erantzun erreaktiboak emanez.

4) Barneko auditoretzak egitea eta kanpoko auditoretzak egiten parte hartzea, informazioaren segurtasunari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko”.

Hiru.–100. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“100. artikulua. Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalaren eremu materiala eta eginkizunak.

Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalak dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: segurtasuna, errendimenduaren kudeaketa, ahalmenaren monitorizazio eta kudeaketa, informazio sistemetan gertatzen diren gorabehera masibo edo larrien jarraipena eta haietan egindako aldaketen ebaluazioa. Zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak beteko ditu, betiere Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa; zehazki, honako eginkizun hauek:

a) Informazioaren segurtasunaren arloko politikak eta jarraibideak proposatzea, lantzea, eguneratzea eta horien jarraipena egitea.

b) Honako arlo hauetan informazioaren segurtasun neurriak bultzatzea eta horien jarraipena egitea: informazioa tratatzeko prozesuak, bere zerbitzuko langileei prestakuntza ematea eta gaitzea, eta erabiltzen diren informazio sistemak.

c) Informazio sistemen segurtasunean sortzen diren gorabeherak kudeatzea, bai euskarri elektronikoan bai beste euskarri batzuetan, segurtasun gorabeherei erantzun erreaktiboak emanez.

d) Barneko auditoretzak egitea eta kanpoko auditoretzak egiten parte hartzea, informazioaren segurtasunari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko.

e) Gainerako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan izendatutako informazioaren segurtasunaren arduradunekin elkarlanean aritzea aurretik aipatutako jardueretan, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen barnean.

Lau.–118. artikuluko b) apartatua aldatzen da, eta honela idatzita gelditzen da:

“b) Zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Datu-babesari eta Informazioaren Segurtasunari buruzko Politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa, betiere Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eremuaren barnean, eta, zehazki, honako eginkizun hauek:

1. Informazioaren segurtasunaren arloko politikak eta jarraibideak proposatzea, lantzea, eguneratzea eta horien jarraipena egitea.

2. Honako arlo hauetan informazioaren segurtasun neurriak bultzatzea eta horien jarraipena egitea: informazioa tratatzeko prozesuak, bere zerbitzuko langileei prestakuntza ematea eta gaitzea, eta erabiltzen diren informazio sistemak. Azken kasu horretan, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean ariko da.

3. Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari laguntzea informazio sistemen segurtasunean sortzen diren gorabeherak kudeatzen, bai euskarri elektronikoan bai beste euskarri batzuetan, segurtasun gorabeherei erantzun erreaktiboak emanez.

4. Barneko auditoretzak egitea eta kanpoko auditoretzak egiten parte hartzea, informazioaren segurtasunari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko”.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1908295