125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo egonen denez 2019ko ekainaren 11tik 12ra bitarte, biak barne, beharrezkoa da haren ordezkoa izendatzea; horregatik, Udalbatza honetako Raúl Elizalde Villamayor lehen alkateordearen esku egonen dira haren eginkizunak ekainaren 11tik 12a bitarte, biak barne.

Eneritzen, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1907964