2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 38. lurzatian.
Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2019ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Doneztebeko 2. poligonoko 38. lurzatian, Iñigo Munarriz Bañaresek sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Donezteben, 2019ko ekainaren 3an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1907738