125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Urbanizatzeko proiektua, Eultza sektoreko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateena. Hasierako onespena

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 24an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Eultza sektoreko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluetan xedatuarekin bat.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Barañainen, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1907997