124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2019 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira eta zehazki haren onura publikoa aitortzen baita Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetako “Cabanillas II” haize-parkerako eta horko energia ateratzeko azpiegituretarako.

2018ko apirilaren 24an, Eólica Navarra SLU eta Eólica Valdetellas SLU enpresek Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari jakinarazi zioten Eólica Navarra SLU enpresak Eólica Valdetellas SLU enpresari transmititu diola “Cabanillas II” haize-parkeari eta harekin lotutako azpiegiturei dagokien espedientea. Halaber, Eólica Valdetellas SLU enpresak “Cabanillas II” haize-parkearen, haren transformazio azpiestazioaren eta parkeko energia ateratzeko linea elektrikoaren aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea eta zehazki haren onura publikoa aitortzea eskatu zuen. Hori honako hauetan ezarritakoarekin bat egin zuen: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautu baitziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

2018ko ekainaren 4an, Eólica Valdetellas SLU enpresak dokumentazio berria aurkeztu zuen, apirilaren 24an aurkeztutako dokumentazioa zuzentze aldera. Beste alderdi batzuen artean, instalatu beharreko aerosorgailuaren unitate-potentzia zuzendu zuten, 3,465 MW-ekoa baita, eta ez 3,3 MW-ekoa.

Ingurumen eraginaren adierazpena eta Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala:

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 757E/2017 Ebazpenaren bidez, Eólica Navarra SLU enpresak sustatutako “Nafarroako Proiektu Eolikoa” Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari buruzko ingurumen eraginaren adierazpena eman zen, eta aldeko txostena eman zen “Cabanillas ll”, “Cascante” eta “Ablitas II” haize-parkeetarako, eta, aldiz, kontrako txostena “Zarrakaztelu” eta “Fustiñana” haize-parkeetarako.

Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, “Plan eoliko estrategikoa” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen. Onetsitako UPS horren helburua da 3 haize-parke ezartzea (“Cabanillas II”, “Cascante” eta “Ablitas II” izenekoak) Cabanillasko, Ablitasko eta Cascanteko udal-mugarteetan, bai eta haiei lotutako instalazioak ere.

Hona hemen aurkeztutako proiektu teknikoen xehetasunak:

2.1. “Cabanillas II” haize-parkea, Cabanillasko udal-mugartean.

2018ko ekainaren 4an aurkeztutako eta Javier Sanz Osorio ingeniariak izenpetutako proiektuaren arabera, haize-parkeak 3,465 MW-eko unitate-potentzia izanen duten 15 aerosorgailu izanen ditu. Instalatutako potentzia, guztira, 51,795 MW-ekoa izanen da. Parkearen gehieneko potentzia 50 MW-era mugatuko da.

Proiektuan, 15 turbinak jartzeko eta bideen bidez elkarri lotzeko egin beharreko obra zibila jasotzen da, bai eta maniobra guneetarako, linea elektrikoentzako lubakietarako eta beharrezko gainerako azpiegituretarako egin beharrekoa ere. Alderdi elektrikoan, energia aerosorgailuetatik 66/30 kV-eko “Cabanillas II” transformazio azpiestazioraino eramanen duten linea elektrikoen neurriak finkatu dira.

Aerosorgailuak honako koordenatu hauetan jarriko dira:

AEROS.

UTM X

UTM Y

UTM Z

AEROS. POTENTZIA

01

620.236

4.657.840

340

G132-3,465 MW

02

620.543

4.658.067

350

G132-3,465 MW

03

621.023

4.658.252

351

G132-3,465 MW

04

621.269

4.658.544

360

G132-3,465 MW

05

621.618

4.658.738

354

G132-3,465 MW

06

621.920

4.658.954

368

G132-3,465 MW

07

620.329

4.657.308

330

G132-3,465 MW

08

620.944

4.657.091

321

G132-3,465 MW

09

621.231

4.657.564

321

G132-3,465 MW

10

621.231

4.657.695

323

G132-3,465 MW

11

622.060

4.658.064

334

G132-3,465 MW

12

620.577

4.656.637

288

G132-3,465 MW

13

621.701

4.656.342

306

G132-3,465 MW

14

621.832

4.656.783

318

G132-3,465 MW

15

621.896

4.657.247

331

G132-3,465 MW

Neurketa dorrea

621.769

4.658.871

Aerosorgailuen abatzek 114 metroko garaiera izanen dute 10, 11, 12 eta 13 makinetan, eta 84 metrokoa, gainerakoetan. Makina guztien errotoreek 132 metroko diametroa izanen dute, eta hiru pala izanen dituzte 120º-ko angeluz bereizita.

Parkea osatzen duten 15 makinak lau zirkuitutan jarriko dira, honela multzokatuta:

–1. zirkuitua: 10, 11, 13, 14 eta 15 aerosorgailuak.

–2. zirkuitua: 01, 02, eta 07 aerosorgailuak.

–3. zirkuitua: 08, 09, eta 12 aerosorgailuak.

–4. zirkuitua: 03, 04, 05 eta 06 aerosorgailuak.

“Cabanillas II” haize-parkeko erdi-tentsioko zirkuitu elektrikoak 30 kV-ean jarriko dira, eta zuzenean lotuko dituzte turbina bakoitzaren transformadoreak 66/30 kV-eko “Cabanillas II” transformazio azpiestazioarekin.

2.2. 66/30 kV-eko “Cabanillas II” transformazio azpiestazioa, Cabanillasko udal-mugartean.

2018ko ekainaren 4an aurkeztutako eta Javier Sanz Osorio ingeniariak izenpetutako proiektuaren arabera, azpiestazioak 50/60 MVA-ko (ONAN/ONAF) 66/30 kV-eko potentzia izanen duen transformadore bat izanen du, eta energia ateratzeko 66 kV-eko sarera konektatuta egonen da, irteera aireko linean izanen duelarik 220/66kV-eko “La Serna” transformazio azpiestaziorako noranzkoan.

Azpiestazioak 66/30 kV-eko aterpez kanpoko parke bat izanen du, linea transformadore konfigurazioarekin eta 30 kV-eko barne sistema batekin. Eraikinean egonen dira SF6ko erdi-tentsioko kabina isolatuak eta babes koadroak, kontrola eta zerbitzu osagarriak.

Azpiestazioa Cabanillasko udal-mugarteko 7. poligonoko 1022. lurzatian egonen da.

2.3 66 kV-eko aireko eta lurpeko linea elektrikoa, Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetan.

2018ko ekainaren 4an aurkeztutako eta María de la Soledad Luego Sousa ingeniariak izenpetutako proiektuaren arabera, linea elektrikoak “Cabanillas II” azpiestazioa eta 66 kV-eko zirkuitu laukoitzeko “Cortes TAE-La Serna TAE” linea elektrikoan dagoen 71. euskarria (lotunea) lotuko ditu.

Lineak honako hauek izanen ditu:

–Aireko zati bat, 5.388 metrokoa, “Cabanillas II” azpiestazioko arkupetik 20 PAS euskarrira arte.

–Lurpeko zati bat, 4.138 metrokoa, 20 PAS euskarritik 21 PAS trantsizio euskarri berrira.

–Aireko bigarren zati bat, 22,3 metrokoa, 21 PAS euskarritik 66 kV-eko zirkuitu laukoitzeko “Cortes TAE-La Serna TAE” linea elektrikoaren 71. euskarrira arte.

Garraio sarera sartzeko eta konektatzeko baimena:

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluaren arabera, espedientean jasota dago 220 kV-eko La Serna azpiestaziorako (konexio iragankorra) garraio sarearen kudeatzailearen sarbide eta lotura baimena (erref.: DDS.DAR.19_2340), 2019ko apirilaren 30ekoa. Halaber, espedientean jasota dago 400 kV-eko La Serna azpiestaziorako (behin betiko konexioa) 2019ko apirilaren 30eko sarbide eta lotura baimenaren eguneratzea (erref.: DDS.DAR.19_2341).

Jendaurreko informaziorako izapidea, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren aldetik:

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125., 127., 144. eta 146. artikuluekin bat, jendaurrean jarri zen Eólica Valdetellas SLUren eskaera. Errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

Hori horrela, iragarkia jarri zen 2018ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 5ekoan, bai eta Diario de Navarra egunkarian ere, 2018ko uztailaren 3koan. Halaber, Tuterako eta Cabanillasko udalei helarazi zitzaien.

Jendaurrean jartzeko izapidean jasotako alegazioak:

5.1. Julio Rosano Aguado jauna (Dok.-zk.: 2018/488448) :

Julio Rosano Aguado jaunak, Tuterako 9. poligonoko 628. lurzatiko 43. finkaren jabea denak, eskatu zuen kontuan har dadila, jakinarazpenen ondorioetarako, bere helbidea honako hau dela: Nafarroako Foruen kalea 29 (Cabanillas). Halaber, eskatu du bere finka guztiz desjabetzea onartzea.

5.2. Gardatxales, HAPOko 9. UI, 1. sektorea, UE1 konpentsazio batzordea (Dok.-zk.: 2018/490428):

Gardatxales, HAPOko 9. UI, 1. sektorea, UE1 konpentsazio batzordeak eskatu zuen aldatu zedila 66 kV-eko linearen lurpeko trazadura, ez diezaion Tuterako HAPOko 9. unitate integratuko 1. sektoreari eragin (Gardatxales sektorea deritzo).

5.3. Gurelur (2018/521738, 2018/525613 eta 2018/525622):

Gurelurrek ere alegazioak aurkeztu zituen, eta eskatu zuen baliogabetu zedila ingurumen eraginaren adierazpena, eta ez zedila baimenik eman haize-parkea eta horko energia ateratzeko linea eraikitzeko.

5.4. Eugenio de Ezquerra Cobertera jauna (2018/518784):

Eugenio de Ezquerra Cobertera jaunak, Tuterako 1. poligonoko 104. eta 105. lurzatien jabea denak, eskatu du aireko linea bide publikoetan lurperatu dadila, horrela, lurzati partikularren desjabetzeak dakartzan kostuak saihesteko, eta ingurumen eraginak murrizteko.

5.5. Tuterako Udala:

2018ko abuztuaren 6an, Tuterako Udalak eskatu zuen azter zitezela sakonkiago haize-parkerako beste alternatiba posible batzuk, eta egin zedila parkeko energia ateratzeko linea elektrikoaren beste trazadura batzuen azterketa xehatua.

5.6. Campo Traslapuenteko, Berbintzanako, Mosquerako, Lodaresko eta Arquetasko ureztatzaile elkartea (2018/523404):

Campo Traslapuenteko, Berbintzanako, Mosquerako, Lodaresko eta Arquetasko ureztatzaile elkarteak eskatu du baliogabetu daitezela ingurumen eraginaren adierazpena eta Udalez gaindiko Plan Sektoriala, eta ukatu daitezela aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko aitorpena.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126. eta 145. artikuluak aplikatuz, Eólica Valdetellas SLUri igorri zitzaizkion alegazio horiek.

2018ko irailaren 27an, Eólica Valdetellas SLU enpresak 66 kV-eko aireko eta lurpeko linea elektrikoaren proiektu teknikoa argitzeko eranskina aurkeztu zion Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, hegazti fauna babesteko neurriei buruzkoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 757E/2017 Ebazpenean, ingurumen eraginaren adierazpena eman zuenean, xedatutakoarekin bat. Ramón Fernández de Bordons industria ingeniariak sinatuta dago dokumentu hori.

Eólica Valdetellas SLUk, 2018ko irailaren 3an eta 2019ko maiatzaren 10ean, aurkeztutako alegazioei buruzko txostenak eman zituen.

5.1. Julio Rosano Aguado jauna (Dok. zk.: 2018/488448) :

Ez da bideragarria linearen euskarria ukitutako finkaren mugara gerturatzea. Irizten da finkak laboretarako bideragarria izaten jarraituko duela, bi arrazoi hauengatik: (i) benetan okupatutako lurzorua (lursailaren okupazio fisiko iraunkorra) lurzoruan jarriko den euskarriaren zapataren benetako neurriaren adinakoa izanen da (UEOZen jasotakoaren arabera, 3,93 m² izanen dira), eta finkaren gainerako zati osoa erabiltzeko moduan geldituko da, linearen gainerako elementuak airetik joanen direlako; eta (ii) bideragarria da euskarriak fisikoki hartzen ez duen finkaren zatia lantzen jarraitzea –orain arte egin izan den eran–, baita aireko hariteriaren hegadaren azpian ere. Kontuan izan behar da 9. poligonoko 628. lurzatiaren guztirako azalera 13.513,02 m²-koa dela, eta linearen euskarria A azpilurzatian egonen dela; azpilurzati horren azalera 13.372,63 m²-koa da, hau da, ia lurzati osoa hartzen du.

Hortaz, ez dago justifikatuta linea horrek finkaren oinarrizko ustiapen baldintzak aldaraziko dituenik, zorpeko onibarraren ustiapena ekonomiaren aurkako bihurtzeko moduan.

Esandakoa kontua hartuta, atzera bota dira Julio Rosano Aguado jaunaren alegazioak.

5.2. Gardatxales, HAPOko 9. UI, 1. sektorea, UE1 konpentsazio batzordea (Dok. zk.: 2018/490428):

Aurrerago adierazten den eran, 66 kV-eko aireko eta lurpeko linearen trazadura aldatzearen ondorioz, ez da proiektuaren eraginpean egonen. Onetsi egin dira haren alegazioak.

5.3. Gurelur (2018/521738, 2018/525613 eta 2018/525622):

Lurralde eta Paisaia Zerbitzua parkea jarriko den guneko gertakarien jarraipena egiten ari da, eta ingurumen jarraipenerako protokolo bat finkatu da; protokolo horren baitan, erabaki da gertakari guztien berri emanen zaiola sustatzaileari, haiek zuzentzeko neurriak har ditzan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 272E/2019 Ebazpenean, “Ablitas II” eta “Cabanillas II” haize-parkeei buruzko “Plan Eoliko Estrategikoa” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketari buruzko ingurumen eraginaren adierazpena eman zuenean, adierazi zen xehetasun handiagoz aztertu behar dela Errege Bardeen hegoaldeko eremuan dagoen arrano beltzaren populazioa. Halaber, baldintza gehiago ezarri ziren Cabanillas II haize-parkeko energia ateratzeko linea elektrikorako ezarritako balizajerako, eta ohartarazi da lehendik dauden haize-parkeetako energia ateratzeko linea elektrikoak hegazti fauna babesteari buruzko araudira egokitu behar direla berehala.

Azkenik, esan behar da Cabanillas II haize-parkearen jarraipenean, ongi zainduko direla energia ateratzeko linea elektriko horiei buruz ezarritako baldintza guztiak, zehazki, honako hauetan xedatutakoak: Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 757E/2017 Ebazpenean eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 272E/2019 Ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, Gurelurrek aurkeztutako alegazioak ezetsi dira.

5.4. Eugenio de Ezquerra Cobertera jauna (2018/518784):

Aurrerago adierazten den eran, 66 kV-eko aireko eta lurpeko linearen trazadura aldatzearen ondorioz, ez da proiektuaren eraginpean egonen.

Horregatik, alegazioak ezetsi dira.

5.5. Tuterako Udala:

Linea elektrikoaren trazadura aldatu denez, Tuterako Udalak trazaduraren beste aukera batzuk aztertzeko egindako eskariari erantzun zaio.

Paisaia eraginari dagokionez, linearen trazadura berria errepidearekiko paraleloan geldituko da, eta ez du zeharkatuko aisialdiko baratzeen gunea, lehenengo aukerak proposatzen zen eran.

Aldaketa horiekin, lurzati gehienak linea elektrikoaren hegadaren eraginpean gelditzen dira, lurzatien alboko gunetik. Horrela, ez da ukipenik eginen lurzatien erdialdean. Lurzatiei eragiten dieten zortasunak egonen dira oraindik ere, baina alboetatik, eta, beraz, aurreko lineak izanen lukeen eragina baino txikiagoa izanen dute.

Energia ateratzeko linearen trazadura berriari esker (Tuterako Udalarekin eta ureztatzaile elkarteekin adostu da), ez da Las Peñas ibaia ukituko.

Horregatik guztiagatik, onetsi egin dira Tuterako Udalak aurkeztutako alegazioak.

5.6. Campo Traslapuenteko, Berbintzanako, Mosquerako, Lodaresko eta Arquetasko ureztatzaile elkartea (2018/523404):

66 kV-eko aireko eta lurpeko linearen trazadura aldatu denez, ureztatzaile elkarteek ukituta egoten jarraitzen badute ere, kontuan hartu dira haiek aurkeztutako alegazioak.

Gaur egun, akordioak kudeatzen ari dira hasieratik ukitutako ureztatzaile elkarteekin (Traslapuente, Berbintzana, Mosquera eta Lodares), bai eta proposamen berriari jarraikiz ukituko diren ureztatzaile elkarteekin ere (Huertas Mayores eta Campos unidos eta Valpertuna).

Proposatutako aldaketari esker, paisaia eraginaren ikuspegitik, linea elektrikoa errepidearekiko paraleloan geldituko da, eta ez du zeharkatuko aisialdiko baratzeen gunea.

Beste alde batetik, linea elektrikoaren trazadura berriari esker, lurzati gehienak linea elektrikoaren hegadaren eraginpean gelditzen dira, baina lurzatien alboko guneetatik. Horrela, ez da ukipenik eginen lurzatien erdialdean. Lurzatiei eragiten dieten zortasunak egonen dira oraindik ere, baina alboetatik, eta, beraz, aurreko lineak izanen lukeen eragina baino txikiagoa izanen dute.

Elkarteek adierazi dute informazioa falta zaiela gurutzatze jakin batzuei buruz (Las Peñas ibaiarekin), baina, proposatutako aldaketarekin, horiek desagertu eginen dira.

Esandakoagatik guztiagatik, onetsi egin dira Campo Traslapuenteko, Berbintzanako, Mosquerako, Lodaresko eta Arquetasko ureztatzaile elkarteak egindako alegazioak.

Proiektu teknikoen aldaketa:

2019ko martxoaren 4an, Eólica Valdetellas SLU enpresak “Cabanillas II” haize-parkea gauzatzeko proiektua aldatzeko eranskin bat aurkeztu zuen, bai eta parkeko energia ateratzeko 66 kV-eko aireko eta lurpeko linea gauzatzeko proiektua aldatzeko beste eranskin bat ere, eta eskatu zuen jarraitu zedila “Cabanillas II” haize-parkearen, haren transformazio azpiestazioaren eta parkeko energia ateratzeko linea elektrikoaren aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko aitorpena izapidetzen.

6.1. Cabanillasko udal-mugarteko “Cabanillas II” haize-parkearen proiektuan egindako aldaketak.

Aurkeztutako dokumentuaren arabera (Javier Sanz Osorio ingeniariak sinatuta dago), bideek ez dezaten Cabanillasko udal-mugarteko “Orzagal” industrialdea zeharkatu, haize-parkearen sarbidea aldatzea proposatzen da.

Halaber, 03 aerosorgailuaren kokapena aldatu da, oliobidearen trazaren ardatzetik 50 metroko gutxieneko distantzia betetze aldera.

Azkenik, dokumentuan zehazten da zer aerosorgailu modelo erabili behar den: Accionaren AW132 modeloa erabili behar da, abatzaren altuera 120 metrokoa eta errotorearen diametroa 132 metrokoa dituena, eta 3,465 MW-eko unitate potentzia duena.

Aerosorgailuak honako koordenatu hauetan jarriko dira:

AEROS.

UTM X

UTM Y

UTM Z

AEROS. POTENTZIA

01

620.236

4.657.840

340

AW132-3,465 MW

02

620.543

4.658.067

350

AW132-3,465 MW

03

621.031

4.658.301

351

AW132-3,465 MW

04

621.269

4.658.544

360

AW132-3,465 MW

05

621.618

4.658.738

354

AW132-3,465 MW

06

621.920

4.658.954

368

AW132-3,465 MW

07

620.329

4.657.308

330

AW132-3,465 MW

08

620.944

4.657.091

321

AW132-3,465 MW

09

621.231

4.657.564

321

AW132-3,465 MW

10

621.231

4.657.695

323

AW132-3,465 MW

11

622.060

4.658.064

334

AW132-3,465 MW

12

620.577

4.656.637

288

AW132-3,465 MW

13

621.701

4.656.342

306

AW132-3,465 MW

14

621.832

4.656.783

318

AW132-3,465 MW

15

621.896

4.657.247

331

AW132-3,465 MW

Neurketa dorrea

621.769

4.658.871

6.2. 66 kV-eko aireko eta lurpeko linea elektrikoa, Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetan.

Aurkeztutako dokumentuari jarraikiz (Francisco Javier Juarez Gay ingeniariak izenpetuta zegoen), honela aldatuko da linea elektrikoaren trazadura:

A.–17. euskarritik aurrera (hori barne), linearen aireko trazadura aldatuko da: N-134 errepidearen eskuineko marjinatik joanen da 28. euskarrira arte. Han, errepidea zeharkatuko du, 29. euskarrira arte, eta han eginen da airetik lurperako lehenengo iragatea.

Hortik aurrera, errepidearen ezkerraldeko marjinatik jarraituko du, lurpetik, Tuterako Udalaren jabetzekoa den bide publikotik, 30. euskarrira arte; han, lurpetik airerako iragatea eginen da.

Hurrengo zatiak A-68 autobia zeharkatzen du, 32. euskarrira arte; han eginen da hurrengo airetik lurperako iragatea.

Hortik aurrera, lurpetik jarraituko du, Tuterako Udalaren jabetzako bide publikoetatik, 01 PAS euskarrira arte; han, lurpetik airerako iragatea eginen da berriz.

B.–01 PAS euskarritik aurrera, 66 kV-eko zirkuitu laukoitzeko “Cortes TAE-La Serna TAE” linea elektrikora konektatzen da 65. euskarrian.

66 kV-eko aireko eta lurpeko linearen trazadura aldatu denez, ez dira ukituta egonen ez Gardatxales, HAPOko 9. UI, 1. sektorea, UE1 konpentsazio batzordea, ez Eugenio de Ezquerra Cobertera jauna.

Jendaurreko informaziorako bigarren izapidea, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren aldetik:

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125., 127., 144. eta 146. artikuluekin bat, jendaurrean jarri zen Eólica Valdetellas SLUren eskaera. Errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

Hori horrela, iragarkia jarri zen 2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan, bai eta egun bereko Diario de Navarra egunkarian ere. Halaber, Tuterako eta Cabanillasko udalei helarazi zitzaien.

Jendaurrean jartzeko bigarren izapidean jasotako alegazioak:

Tuterako Udala:

Tuterako Udalak alegazioak aurkeztu zituen 2019ko apirilaren 11n; haietan, berretsi egin zuen 2019ko urtarrilaren 23ko ofizioan eta txosten xehatuetan jasotakoa (horiek urtarrilaren 24an igorri zitzaizkion Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari).

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126. eta 145. artikuluak aplikatuz, Eólica Valdetellas SLUri igorri zitzaizkion alegazio horiek.

“Cabanillas II” haize-parkeko energia ateratzeko linearen trazadura berria urrunago egonen da hiriguneetatik eta gune urbanizagarrietatik. Hain zuzen ere, Eólica Valdetellas SLU enpresak Tuterako Udalaren eskariari jarraikiz egin du proposamen hori, aipatutako udal horrekin adostutakoa. Xedea da energia ateratzeko linea hori bizitokietatik gertu dauden tokietatik ez igarotzea, ez dezan alferrikako eraginik eta alarma sozialik eragin.

Aurrekoa kontuan hartuta, onetsi egin dira Tuterako Udalak aurkeztutako alegazioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo batzuen txostenak:

Honako txosten edo baimen hauek daude espedientean jasota:

–Navarra de Suelo y Vivienda SAren okupazio eta zortasun baimena, 2019ko otsailaren 20koa.

–431/2018 Ebazpena, maiatzaren 23koa, Herri Lanen zuzendari nagusiarena, goi tentsioko linea elektrikoarekin bi gurutzatze egiteko eta lurpeko gurutzatze bat egiteko baimena ematen duena (AOP 2018/199 espedientea).

–346/2019 Ebazpena, apirilaren 16koa, Herri Lanen zuzendari nagusiarena, goi-tentsioko linea elektrikoarekin aireko bi gurutzatze eta aireko paralelismoa egiteko eta lurpeko gurutzatze bat egiteko baimena ematen duena (AOP 2019/133 espedientea).

–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2018ko irailaren 11koa (Ablitas I haize-parkea, Ablitas II haize-parkea, Cabanillas II haize-parkea eta Cabanillas II azpiestazioa), eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2018ko azaroaren 12koa (Cabanillas II eta Ablitas I parkeetako energia ateratzeko linea).

–89E/2018 Ebazpena, maiatzaren 22koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren zuzendariarena, 2018ko maiatzaren 8ko txosten teknikoa (VP037/18) atxikitzen duena (Cabanillas II haize-parkeko hariteria elektrikoa).

–99E/2018 Ebazpena, ekainaren 4koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren zuzendariarena, 2018ko maiatzaren 5eko txosten teknikoa (VP036/18) atxikitzen duena (Cabanillas II eta Ablitas II haize-parkeak).

–34E/2019 Ebazpena, otsailaren 15ekoa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren zuzendariarena, xerolorezaintzako jarduketa baimentzen duena, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalaren txostenean deskribatzen den moduan.

–Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalaren txostena, 2019ko maiatzaren 9koa (0003-0215-2019-000170).

–Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalaren txostena, 2019ko maiatzaren 15ekoa (0003-OT12-2018-000106 espedientea).

Ingurumen eraginaren adierazpenaren eta Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketa:

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 272E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen eraginaren adierazpena eman zen Eólica Navarra SLU enpresak sustatutako “Ablitas II” eta “Cabanillas II” haize-parkeei buruzko “Plan Eoliko Estrategikoa” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketari buruz, eta haize-parke horien aldeko txostena eman zen, hain zuzen ere.

Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Eólica Navarra SLU enpresak sustatutako “Plan eoliko estrategikoa” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientea, “Ablitas II” eta “Cabanillas II” haize-parkeetan aerosorgailuak birkokatzeari eta sarbideen eta linea elektrikoen trazadurak aldatzeari buruzkoa.

Ebazpen proposamena:

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proposatzen du Eólica Valdetellas SLU enpresaren eskaera onartzea, kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa, bai eta Energia elektrikoa energia iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez sortzeko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Eólica Valdetellas SLU enpresari “Cabanillas II” haize-parkerako eta horko energia atzeratzeko azpiegituretarako.

2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalazio horiek gauzatzeko, hasierako proiektuei eta proiektua aldatzeko eranskinei jarraikiz; bi urteko epea ematen da obrak egiteko.

3. Zehazki instalazioaren onura publikoa deklaratzea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

4. Ezestea Julio Rosano Aguado jaunak, Gurelurrek eta Eugenio de Ezquerra Cobertera jaunak aurkeztutako alegazioak, lehen azaldutako arrazoiengatik.

5. Onestea Gardatxales, HAPOko 9. UI, 1. sektorea, UE1 konpentsazio batzordeak, Tuterako Udalak eta Campo Traslapuenteko, Berbintzanako, Mosquerako, Lodaresko eta Arquetasko ureztatzaile elkarteak aurkeztutako alegazioak, lehen azaldutako arrazoiengatik.

6. Eólica Valdetellas SLU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

7. Aurkeztutako proiektuari eta aldaketa eranskinei jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

8. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

9. Eraikitzeko administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

10. Ebazpen hau igortzea, dagozkion eraginak izan ditzan, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Ingurune Naturalaren Zerbitzura.

11. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

12. Ebazpen hau Eólica Valdetellas SLUri, Navarra de Suelo y Vivienda SAri eta ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Hartan, espediente zenbakia adierazi beharko da.

13. Ebazpen hau Cabanillasko Udalari eta Tuterako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Edonola ere, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1906912