124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 12an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako graduko titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Medikuntzako graduko titulua ezartzeko 2019-2020 ikasturtetik aurrera.

ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horren aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berria ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Baimena ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako gradua ezartzeko, betiere ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak positiboki ebaluatu eta Unibertsitateen Kontseiluak berretsi duen memorian ezarritako baldintzetan, zeinak Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren aldeko txostena jaso baitu.

2. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari, Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari, Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena eta titulua Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba dezan.

3. Erabaki hau Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko ekainaren 12an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1908040