124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarriak:

1.2210.1600002 partida, “Gizarte Segurantza”: 1.532,42 eurotan goititzen da, guztira 48.624,55 euro egiten duela.

1.9200.1310005 partida, “Garbiketako enplegatuaren ordainsaria”: 1.704,00 euro goititzen da, guztira 18.286,81 euro egiten duela.

Kreditu bereziak:

1 2210 1310004 partida, “2018ko soldataren atzerapenak ordaintzea, laguntzaileak”: 2.002,01 euro.

1 2210 1310005 partida, “2018ko soldataren atzerapenak ordaintzea, zerbitzu orokorrak”: 1.395,40 euro.

1 9200 22799 partida, “Datuen babeserako ordezkaria”: 1.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzeko.

Ziraukin, 2019ko ekainaren 4an.–Batasuneko burua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1907790