124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Urbanizazioa egiteko hitzarmena, ARZ-3 eremuko 1. lurzatian dagoen garajeetako sabaian (Iruñeko Udal Planeko XVI/ZN-1 eta XIX/ZN-6 eremuak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-ABR-19 (6/CV).

«ARZ-3 eremuko 1. lurzatian dagoen garajeetako sabaian (Iruñeko Udal Planeko XVI/ZN-1 eta XIX/ZN-6) urbanizazioa egiteko hitzarmenaren hasierako onespena (JOB/29-01-2019) argitaratu zen 2019ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 1ean; horren ondotik, jendaurreko epea iragan denez haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe, honako hau erabaki da:

1.–Behin betiko onestea ARZ-3 eremuko 1. lurzatian dagoen garajeetako sabaian (XVI/ZN-1 eta XIX/ZN-6 eremuak) urbanizazioa egiteko hitzarmena. Onesten den agiriaren arabera, hitzarmena da Udalaren Hirigintza-Gerentziaren eta Construcciones San Martín SAren artekoa, eta osotara 47.866,12 euro dira, BEZa kanpo.

2.–Construcciones San Martín SAren alde 47.866,12 euroko zenbatekoa (BEZa kanpo) baimentzea eta xedatzea, 30 15122609010S “U.I.: XIX-Milagrosa” partidaren kargura.

3.–Hirigintzako zuzendari kudeatzaile Vicente Taberna Irazoquiri ahalmena ematea, delako hitzarmena sinatzeko.»

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907812