124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, nodoko solaskide bakarra (Muruarte 220 kV) izendatzeari buruzkoa.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hau jendaurrean jartzen du:

–Espedientearen kodea: SEMSI-IUN_Muruarte220kV_Nueva pos.

–Gaia: nodoko solaskide bakarra izendatzea Muruarte 220 kV posizio berrian.

–Jasotako eskaera: Enerfín Sociedad de Energía SLU.

–Erreferentziako araudia: Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez sortzeko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren XV. eranskina eta Trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriak arautzen dituen urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretua.

Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, idatziz egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, iradokizunak eta ohartarazpenak, 20 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 12an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1908044