123. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Iruñeko Udal Planeko XVI. unitate integratuko ZN-2 eremuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-MAY-19 (21/CV).

«Ikusirik Iruñeko Udal Planeko XVI. unitate integratuko ZN-2 eremuko xehetasun-azterketa, 2019ko apirilaren 30ean tramitera aurkeztua, eta Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren eta legelariaren txostenekin bat, biak 2019ko maiatzaren 30ekoak, erabakitzen da:

1.–Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko XVI. unitate integratuko ZN-2 eremuko xehetasun-azterketa, P1 lurzatiaren goiko solairuen lerrokadurak aldatzeko. Xehetasun-azterketa Jose Luis Loizuk aurkeztu zuen 2019ko apirilaren 30ean, Promociones Mepro Navarra SLren izenean.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.»

Iruñean, 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907797