123. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko likidazio kontua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-20 banaketa-eremuko ZN-2 eta ZN-3 guneei (Belosobeiti) dagokien exekuzio unitatearena. Tramitazioan atzera egitea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-ABR-19 (18/CV).

«Ikusirik ARZ-20 banaketa-eremuko ZN-2 eta ZN-3 guneetako (Belosobeiti) Birzatiketa Batzordeko buru Silvia García Calvok 2016ko maiatzaren 11n aurkeztutako eskaera; ikusirik ARZ-20 banaketa-eremuko ZN-2 eta ZN-3 guneei (Belosobeiti) dagokien exekuzio unitatearen behin betiko likidazio kontuaren hasierako onespenaren erabakia, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 20an hartutakoa eta 2016ko urriaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua; ikusirik IX. unitate integratuko ARZ-20 banaketa-eremuko UE-1 exekuzio unitateko (Belosobeiti) Birzatiketa Batzordeak 2018ko ekainaren 25ean egindako bilkuraren akta, zeinaren bidez eskatu baitzitzaion Iruñeko Udalari ez jarraitzea behin betiko likidazio kontuaren tramitazio administratiboarekin; eta Hirigintzako Gerentziako legelariaren 2019ko maiatzaren 30eko txostenarekin bat, erabakitzen da:

1.–Onestea Iruñeko Udal Planeko ARZ-20 banaketa-eremuko ZN-2 eta ZN-3 guneei (Belosobeiti) dagokien exekuzio unitatearen behin betiko likidazio kontua onesteko espedientearen tramitazioan atzera egitea, Belosobeitiko Birzatiketa Batzordearen 2018ko ekainaren 25eko erabakiari jarraikiz, eta prozedura bukatutzat ematea.

2.–Erabakia eskatzaileari eta Birzatiketa Batzordeko egungo buruari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907795