123. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko egiturazko aldaketa, XV. unitate integratuko
(Santa María la Real-Maristen ikastetxea) ZOR-1 unitateko 292. oinarrizko unitatean, eta Iruñeko Udal Planeko katalogoaren aldaketa xehatua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 09-MAY-19 (2/CV).

«Ikusirik 2019ko apirilaren 26an eta 29an aurkeztutako eskaerak, Udal Planeko egiturazko aldaketa tramitatzeko XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) ZOR-1 jarduketa unitateko 292. oinarrizko unitatean; ikusirik 2019ko maiatzaren 3an egindako errekerimendua; ikusirik 2019ko maiatzaren 7an aurkeztutako agiri berria; eta Planeamenduko zuzendariaren eta Hirigintzako Gerentziako legelariaren txostenekin bat, biak 2019ko maiatzaren 8koak, erabakitzen da:

1. Hasiera batean onestea honako hauek: batetik, Udal Planeko egiturazko aldaketa egiteko agiria, XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) ZOR-1 jarduketa unitateko oinarrizko 292. unitatean, Alfonso Fernández Garciak sustatuta, Iberiar Probintziako Anaia Maristak ordezkatuz, egiturazko zuzkidura pribatua kentze aldera, bizitegi kolektibotarako erabilera baimendu ahal izateko; eta bestetik, determinazio xehatuaren aldaketa, eraikinaren babes mailan aldaketa dakarrena, 3. graduan babestua egoteko.

2. Egiturazko determinazioa aldatzeko proposamena behin-behinean onetsi ahal izateko, bermatu beharko da aldaketa honen ondoriozko zuzkidura-jarduketaren lagapenak gauzatu direla. Horretarako, honako irizpide hauek erabiliko dira:

–Udalari lagako zaio aldaketaren xede den etxe-sailari dagokion aprobetxamenduaren igoeraren %10a.

–Proposatutako bizitegi-ahalmenari aplikatuta, zuzkidura-kargak ezarriko dira, Bigarren Zabalgunean dagoen proportzioan; hartara, gutxienez 23 m² gordeko dira zuzkidurarako, bizitegi-erabilerarako eraikitako 115 m² bakoitzeko.

–Bizitegi-ahalmen berria sortzen den eraldaketa orotan bezala, honetan ere beteko da 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 54. artikulua, hain zuzen ere, babeseko araubideari lotutako etxebizitza mota desberdinendako ezarritako gutxieneko ehunekoa %70a izanen dela, eta horietatik, %70a babes ofizialeko etxebizitzak.

3. Espedientearen eta agiriaren kopia igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritzara, Nafarroako Gobernuaren Departamentuen eskumeneko gaiei dagozkien txostenak egin ditzan.

4. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.»

Iruñean, 2019ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907793