123. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

365/2019 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Soziologiako unibertsitateko tituludunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka esleitzen duena. Beka Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

Gazteriaren Zuzendariordetzak txosten bat prestatu du, eta bertan adierazi, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 4ko 5/2019 Foru Aginduaren bidez, prestakuntza beka baterako deialdia egin zela Soziologiako unibertsitateko tituludunentzat edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzat.

Gainera, txosten horretan adierazten da eskaeren Ebaluazio Batzordeak, 2019ko maiatzaren 6ko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu duela, baita izan daitezkeen ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Gazteriaren Zuzendariordetzak horri buruz emandako txostenean.

Horregatik eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Soziologiako lizentziadunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako beka Andoni Uhalde Pérez jaunari ematea, 5,1 puntuko balorazioa lortu baitu. Aurreikuspenen arabera, bekaldia 2019ko ekainaren 1ean hasiko da, eta abenduaren 31ra bitarte 7.350,00 euro jasoko ditu guztira, 6 hileko osotan banatuta, 1.050,00 euro bakoitzean. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.

Bekaren gastua 7.688,87 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, eta partida hauen kargura ordainduko da:

  • 7.640,46 euro 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 partidaren kargura egotziko dira.
  • 48,41 euro 2020. urterako onetsiko diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura. Gizarte Segurantzaren 2019ko abenduko enpresa kuotarako da, 2020ko urtarrilean ordaindu beharrekoa. Bekak 2019ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

2. Prestakuntza bekaren eskaeran alegatutako merezimendu guztien jatorrizko frogagiriak edo kopia konpultsatuak eskatzea Andoni Uhalde Pérezi, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz.

3. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:

–2. Andrea Guiñón Elizari; 4,2 puntu lortu ditu.

–3. María Isabella Cristea; 4,125 puntu lortu ditu.

–4. Aurkene Goldaracena Miguel; guztira 4,083 puntu lortu ditu.

–5. Mattias Petter Johanson; guztira 3,50 puntu lortu ditu.

–6. Iosune Bravo Goñi; 2,825 puntu lortu ditu.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Gazteriaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 23an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1907136