122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Espedientea: A/31/03694

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoak 2019ko ekainaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Fernando Martínez de la Redi ur aprobetxamendua eman zaio, egunean 615 litrokoa, iturburu batetik hartzeko, bai eta etxebizitzako teilatutik euri-urak ere, Zalain auzoan, Berako (Nafarroa) udal-mugartean, erabilera sanitarioetarako, pertsonen kontsumorik gabe.

Oviedon, 2019ko ekainaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Ur komisario albokoa (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1907931