122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 212. lurzatian. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, espedientea hasteko baizik ez, Udala eta Bostargi SLren arteko kudeaketako hirigintza-hitzarmena Urdazubiko 1. poligonoko 212. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia gauzatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztaileko 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urdazubin, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1908311