122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka eta foruzain izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldiaren aurka.

52442586X zenbakiko NANa duen pertsonak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk bete daitezen lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez. Halaber, gora jotzeko errekurtsoa jarri du lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldiaren aurka, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren prozeduran; deialdi hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 941/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1908178