122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, 2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 459691.

Leozko Udaleko alkatearen ekainaren 3ko 66/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen D.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea Leozko bizilagunei euskara ikastaroetara joan daitezen, deialdiaren B.3 puntuan aipatutako edozein modalitatetan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://leoz.sedelectronica.es

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Aurrekontua, gehienez ere, 1.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2019ko urriaren 15a arte.

Iratxetan (Leotz), 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1907789