122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkatetzaren eskuordetzea deuseztatzea

Larraungo Udaleko alkate udalburuak, 2019ko maiatzaren 8an, 27/2019 Ebazpena eman zuen; haren bidez erabaki zen Idoia Olaskoaga Etxarrik 2/2019 Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa baiestea, egindako eskuordetzeari dagokionez, baina ez hartan azaltzen den abstentzioari dagokionez; eta 2/2019 Ebazpenaren bidez Larraungo Udaleko lehen alkateorde Pedro Manuel Barbería Etxarriri emandako eskuordetzea deuseztatzea, katastroa aldatzeko eskaera bati dagokionez.

Eskuordetze hori 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, argitaratu zen; haren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa baietsi denez gero, eskuordetzearen deuseztatzea argitaratzen da.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Mugiron (Larraun), 2019ko maiatzaren 8an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1906838