122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostuak berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka.

18194177G zenbakiko NANa duen pertsonak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Barneko zuzendari nagusiaren 89/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren prozeduran. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostuak berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1908177