122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan esleitzen zaizkion ahalmenak erabiliz, Larragako Udaleko alkate udalburuak, ekainaren 19ko 52/2019 Ebazpenaren bidez, honako izendapen hauek egin ditu:

Lehen alkateordea: Nora Rodríguez Suescun zinegotzia.

Bigarren alkateordea: Javier Ignacio Imas Corera zinegotzia.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuarekin bat.

Larragan, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1908344