122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa. 2019ko ekitaldiko
1. seihilekoa

Cascanteko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Alberto Añón Jimenezek.

ADITZERA EMATEN DU:

Cascanteko Udalak kobratuko duela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2019ko ekitaldiko 1. seihilekoari dagokiona.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte ondoko kontuetako batean:

–Rural Kutxa: ES78 3008 0007 91 0703012013.

–Caixa: ES27 2100 3799 36 2100152578.

–Banco Santander: ES05 0049 2820 81 2494009723.

Hogeita hamar egun balioduneko epea ezartzen da borondatez ordaintzeko, jakinarazpen hau egiten denetik hasita (2019ko uztailaren 20an).

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

Aditzera ematen da Cascanten orok jakin dezan, sinadura digitalaren egunean.

Cascanten, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1907851