122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Birzatiketarako kudeaketa hitzarmena,
Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) garatzeko. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 31n egin bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen aho batez:

4.5.–Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) garatzeko xedea duen birzatiketarako kudeaketa hitzarmena jendaurrean egon da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko apirilaren 12an hasiera batean onetsi ondotik. Epe horretan ez da horri buruzko alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, Tokiko Gobernu Batzarrak, aho batez,

ERABAKITZEN DU:

1. Behin betiko onestea Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) garatzeko xedea duen birzatiketarako kudeaketa hitzarmena.

2. Erabaki hau igortzea interesdunei, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira eta Jabetza Erregistrora, eta behar den iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1907854