122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Iruña-Burlata Plan Bateratuaren UE-1 urbanizatzeko proiektua (Efidistrict proiektua). Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 31n egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

4.6.–Iruña-Burlata Plan Bateratuaren UE-1 urbanizatzeko proiektuaren espedientea (Efidistrict proiektua-Txantrea) jendaurrean egon da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko apirilaren 12an hartu erabakiaren bidez hasiera batean onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan ez da horri buruzko alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, Tokiko Gobernu Batzarrak, aho batez,

ERABAKITZEN DU:

1. Behin betiko onestea Iruña-Burlata Plan Bateratuaren UE-1 urbanizatzeko proiektua (Efidistrict proiektua-Txantrea), Javier Martínez Leonek aurkeztua, Navarra Suelo y Vivienda SAren izenean.

2. Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, Navarra de Suelo y Vivienda SAra eta Iruñerriko Mankomunitatera, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Burlatan, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1907853