122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

49C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Empark Aparcamientos y Servicios SA enpresaren Nafarroako lantokietarako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Empark Aparcamientos y Servicios SA enpresaren Nafarroako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101072012016), erregistro honetan sartu zena 2019ko martxoaren 21ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2019ko otsailaren 26an, eta 2019ko maiatzaren 2an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Empark Aparcamientos y Servicios SA enpresaren hitzarmen kolektiboa, Nafarroako lantokietarako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1907674