122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

46C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Galarko Eduardo Albéniz SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Galarko Eduardo Albéniz SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100532012013) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 17an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (UGT eta independentea) sinatua 2019ko apirilaren 17an eta zuzendua 2019ko apirilaren 26an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Galarko Eduardo Albéniz SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1907409