121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 12an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen dituena Revisiones de Navarra SAk eta TÜV Rheinland Navarra SAk sustatutako enpresa proiektuak, hain zuzen ere, lehenbizikoak IATko aztertoki berri bat ezartzeko II. emakida-eremuan, eta bigarrenak IATko aztertoki berri bat ezartzeko I. emakida-eremuan eta aldizkako ikuskapen lerro berri bat Doneztebeko IAT 3109 aztertokian.

Revisiones de Navarra SAk eta TÜV Rheinland Navarra SAk eskatu dute, 2019ko ekainaren 3an, foru intereseko inbertsio deklaratzea enpresa proiektu hauek: lehenbizikoak IATko aztertoki berri bat ezartzea II. emakida-eremuan, eta bigarrenak IATko aztertoki berri bat ezartzea I. emakida-eremuan eta aldizkako ikuskapen lerro berri bat Doneztebeko IAT 3109 aztertokian.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektuak ebaluatu ditu, eta, kontuan harturik proiektuen ezaugarriak eta Nafarroan ibilgailuen ikuskapen teknikoaren zerbitzua hobetzen lagunduko dutela, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ondotik aipatzen diren enpresa proiektuak foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako:

–Revisiones de Navarra SAk IATko aztertoki berri bat ezartzea II. emakida-eremuan, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 76/2019 Ebazpenaren bidez baimendutakoan.

–TÜV Rheinland Navarra SAk IATko aztertoki berri bat ezartzea I. emakida-eremuan, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 77/2019 Ebazpenaren bidez baimendutakoan.

–TÜV Rheinland Navarra SAk aldizkako ikuskapen lerro berri bat ezartzea Doneztebeko IAT 3109 aztertokian, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 68/2019 Ebazpenaren bidez baimendutakoan.

Deklarazio honek inbertsio proiektuak bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Revisiones de Navarra SAri eta TÜV Rheinland Navarra SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 12an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1908033