121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea.

Eskatzailea: Javier Mortalena Salaburu.

Helbidea: Indatxipia etxea, z.g., Erratzu 31714 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100.

Tokia: Erratzu.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

jarduketaren xedea da jalkineko materialak kentzea Mamuts errekaren 50 metroko tarte batean, Erratzun, aurrerantzean errekak gainezka egin ez dezan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko ekainaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1907806